Kontzertua, Bilbon
Orduerdian agortu dira Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen emango duen kontzerturako azken 1.822 sarrerak
EITB MEDIA
13:00etan jarri dituzte salgai, eta berehala agortu dira. Horrela, 47.622 lagun baino gehiago izango dira Bilboko futbol-zelaian, larunbateko hitzordu nagusian.
Ez dago sarrera gehiago. Agortu egin dira Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen emango duen kontzerturako azken 1.822 sarrerak. Ostiral honetan jarri dituzte salgai, 13:00etan, eta, espero bezala, ziztu bizian saldu dira.
Horrela, 47.000 lagun baino gehiago izango dira Bilboko futbol-zelaian; izan ere, 44.000 sarrera duela hilabete batzuk saldu egin ziren, eta, ostegunean kontzertuaren antolatzaileek esan dutenez, 800 bat gonbidapen banatu dituzte.
ETB2k, Radio Euskadik eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute kontzertua.