12. programa
EOSek Oreka TX taldeko txalapartarekin bat egin du
Ivan Fedele-k konposatutako Txalaparta lana Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izango da entzungai.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Oreka TX taldearekin bat egin du Ivan Fedele-k Tesela proiektuaren baitan konposatu duen Txalaparta lanean. Euskal musika tresna honen eta "musika tresna handi bat" bailitzan jokatzen duen orkestra sinfoniko baten arteko elkarrizketaren aukerak aztertzen ditu bertan.
Aurretik mundu osoko hainbat agertokitan jo badu ere, Oreka TX lehen aldiz arituko da proiektu honetan orkestra sinfoniko batekin batera. Taldea 1997an sortu zuten Harkaitz Martinezek eta Igor Otxoak.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 12. programako hiru lanetako bat da Txalaparta, eta Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon eskainiko du egun hauetan: maiatzaren 17an eta 18an, Kursaal Jauregian; maiatzaren 21ean, Antzoki Zaharrean; maiatzaren 22an, Baluarten; eta maiatzaren 23an, Euskalduna Jauregian.