Kontzertua
Wilcok Kursaal Eszenako denboraldia itxiko du astelehenean Donostian
EITB Media
Jeff Tweedyk gidatzen duen taldeak "Cruel Country" diskoa aurkeztuko du, taldearen hastapenetako soinuak berreskuratu dituen lana, alegia.
Wilco rock alternatiboko taldeak Kursaal Eszenako denboraldia itxiko du gaur, astelehena, Donostian. Ode To Joy diskoa (2019) aurkezteko iragarri zuten kontzertua atzeratu eta gero, maiatzean kaleratutako disko berria aurkezteko iritsiko dira azkenean Donostiara.
dBom diskoetxeak kaleratu du Cruel Country disko bikoitza, taldearen ibilbideko hamabigarrena. Hiru hamarkadako bidea duen taldeak, beraz, disko berriko kantuak eta betiko klasikoak joko ditu Donostiako emanaldian.
Jeff Tweedy abeslari eta gitarristak sortu zuen taldea 1994an Uncle Tupelo taldeko hainbat kiderekin batera, berori desegin eta denbora laburrera.
Yankee Hotel Foxtrot 2001eko diskoak sona handia eman zien nazioartean.