Itxi

Ordezkapenak

Carolina Durante, The Excitements eta Patax gehitu ditu kartelera Donostiako Jazzaldiak

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Christone "Kingfish" Ingram, Monophonics eta Ural Thomas & The Pain ordezkatuko dituzte taldeok, horiek beren Europako birak bertan behera utzi eta gero.

Carolina Durantek hilaren 22an joko du, Zurriolan

Carolina Durante, The Excitements eta Patax taldeek Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioan joko dute, Christone "Kingfish" Ingram, Monophonics eta Ural Thomas & The Painen ordez, azken hiru horiek ezingo baitira etorri Donostiara.

Carolina Durante madrildar punk eta rock taldeak Keler Gunean joko du uztailaren 22an, 23:30ean, Christone "Kingfish" Ingramen ordez, zeinak Europako bira bertan behera utzi baitu.

Bestalde, The Excitements kataluniar soul eta R'n'B taldeak ere egun eta toki beretan joko du, uztailaren 22an Keler Gunean 21:00etatik aurrera, baita biharamunean ere, hilaren 23an Garberan Monophonicsen ordez.  

Patax flamenkoa, salsa, afrokubatar folklorea, funka, jazza, soula eta hip hopa uztartzen dituen proposamena ere batu zaio kartelari, eta Garberan joko du uztailaren 22an, 20:00etan, Ural Thomas & The Painen ordez, azken horiek ezingo baita Donostiara bertaratu osasun arazoak tarteko.

Albisteak (4)