Kontzertua
Salgai dira Hertzainak BECen ikusteko sarrerak
N. V. | EITB Media
Atzo Kutxabanken bezeroek soilik erosi ahal izan zituzten abenduaren 16an gasteiztar taldearen itzulera zuzenean ikusteko txartelak, eta gaur, edozeinek eros ditzake geratu diren apurrak.
EGUNERATZEA: Hertzainak taldeak bigarren kontzertu bat eskainiko du BECen, abenduaren 17an
11:00etatik aurrera, publiko orokorrari ireki diote sarreren salmenta, Hertzainak taldea abenduaren 16an Bilbao Exhibition Centren ikusteko. Atzo Kutxabankeko bezeroek soilik erosi ahal izan zituzten txartelak, eta gaurko gelditu diren apurrak salgai daude denentzat.
Hertzainak taldea oholtzara igoko da berriz, 2019ko itzuleran ez bezala, Josu Zabalak eta Garik Luis Javier Saiz Txanpi baterian lagun dutela. Bi kontzertu izango dira: Barakaldokoa, abenduaren 16an, eta Gasteizkoa, urtarril hasieran, oraindik iragarri ez duten espazio batean, "giro bilduagoan".
Bi kontzertuotan, talde eta musikari gonbidatuak egongo dira, bai Hertzainaken emanaldien aurretik, bai horien barruan.
BECeko kontzerturako sarreren salneurria 29, 40 eta 45 eurokoa da.
Hertzainak taldeak sei disko eta hainbat single eta EP kaleratu zituen bere ibilbidean, eta betiko utzi ditu "Ta zer ez da berdin", "Pakean utzi arte", "Arraultz bat pinu batean", "Drogak AEKn", "Hil ezazu aita", "Rock & roll batzokian", "Aitormena", "564" eta beste hainbat ereserki.