Kontzertua
Shellac, Hondarribian, sarrerak agortuta
Steve Albinik zuzentzen duen hirukotea asteartean izango da Gipuzkoako udalerriko Psilocybenean, Primavera Sounden aritu ostean.
Shellac Hondarribiako Psilocybenea aretoan izango da, sarrerak agortuta, Gaztemaniaki esker. Steve Albiniren taldea Gipuzkoako udalerrian izango da Bartzelonako Primavera Sound jaialdian izan ostean.
Nazioarteko talde mirestuenetariko bat da. Kultuzko hirukotea da askorentzat eta erritmo, estilo eta gauzak eta musika bizitzeko modu propioa ditu taldeak. Nahi dutenean jotzen dute, nahi dutenean grabatzen dute eta inork ez die araurik ezartzen.