Itxi

Txikien opera

'Altzoko Handia' aurkeztu da Donostian

Tolosako Hodei Truk abesbatzaren 25. urteurrena dela eta sortutako proiektua da. Opera honi David Azurzak ipini dio musika, eta testua, aldiz, Koldo Izagirrek.

Hodei Truk abesbetza. Argazkia: Hodei Truk abesbatza

“Altzoko handia” umeentzako operaren CDa aurkeztu dute Donostian. Opera honi David Azurzak ipini dio musika, eta testua, aldiz, Koldo Izagirrek. Tolosako Hodei Truk abesbatzaren 25. urteurrena dela eta sortutako proiektua da, eta Donostia 2016 egitasmoaren barruan dago.

Hodei Truk abesbatzakoak eta beste hainbat artistak parte hartu dute “Altzoko Handia” operan, Jagoba Fadrique baritonoak eta Maite Arruabarrena mezzosopranoak, besteak beste.

Opera hau aurkezteko ekitaldian, Altzoko Handiaren pertsonaia orain arte hain gutxi landu izana harrigarria dela nabarmendu du Koldo Izagirrek.

CDa laster egongo da salgai, 12 euroren truke.