Epaiketa
Javier Krahe, sentimendu erlijiosoak iraintzeko delitutik errugabetuta
Bi epaituen absoluzioa eskatu zuen fiskalak, 'Cómo cocinar a un Cristo para dos personas' bideoa iraingarria izan zitekeelako, baina ez delitua.
Madrileko 8. Penaleko Epaitegiak Javier Krahe bakarlaria errugabetu du. 2004an "Cómo cocinar un Cristo para dos personas" bideoa eskaini zutela eta, sentimendu erlijiosoa ustez iraintzeagatik epaitu zuten.
Gaur jakinarazi dutenez, "Lo + Plus" saioko ekoizlea, Montserrat Fernandez Villa, errugabetu du epaitegiak. Saio horretan eskaini zuten bideoa. Maiatzaren 28an izan zen epaiketa eta fiskalak absoluzioa eskatu zuen bi kasutan, bideoa iraingarria izan zitekeelako, baina ez delitua.
Tomás Moro Zuzenbide Ikerketa Zentruak Kraheren eta Fernandez Villaren aurka egin zuen, Kode Penalaren 525. artikuluaren arabera (sentimendu erlijioen inguruko delituak arautzen dituena) delitua izan zitekeelakoan. 144.000 eurotako eta 72.000 eurotako isuna eskatzen zituen, hurrenez hurren.