Uztailak 7-8
The Interrupters, Perkele, Bad Manners eta U.K. Subs, Mondra & Roll jaialdian
N. V. | EITB Media
Arrasateko punk rock jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute udan, uztailaren 7 eta 8an, Monterron parkean.
Mondra & Roll punk rock jaialdiaren bigarren edizioan, uztailaren 7 eta 8an, talde hauek joko dute Arrasaten, Monterron parkean: The Interrupters, Perkele, Bad Manners, U.K. Subs, Subterranean Kids, Arkada Social, Rotten XIII, Svetlanas, Maid of Ace eta Agur.
Sarrerak otsailaren 7an, asteartearekin, jarriko dituzte salgai, 65 euroan bi eguneko bonua.
Antolatzaileek esan dutenez, "beste talde handi bat" gelditzen da oraindik iragartzeko, eta egun gutxi barru jakingo dugu haren izena.