Kursaalen
Bob Dylanek Donostian joko du ekainaren 19 eta 20an
N. V. | EITB Media
Estatubatuar kantautorearen bira udaren atarian iritsiko da Gipuzkoako hiriburura. Sarrerak asteazkenean, martxoak 15, jarriko dituzte salgai, eta aretoan ezingo da telefonorik erabili.
Bob Dylanek 2021eko amaieran abiatu zuen eta 2024ra arte egingo duen bira ekainaren 19 eta 20an iritsko da Donostiara, eta "Rough and Rowdy Ways" bere hogeita hemeretzigarren diskoa aurkeztuko du emanaldi horretan.
Sarrerak martxoaren 15ean jarriko dituzte salgai, Kursaalen webgunean, eta antolatzaileek iragarri dute bi emanaldiotan ezingo dela telelfonorik erabili; antolatzaileek telefonoak gordetzeko zorro bat emango diote publikoko pertsona bakoitzari, eta berorretarako propio atondutako eremu jakin batean soilik desblokeatu ahalko dira mugikorrak.
Sakelako telefonoa erabiltzeko debekua erabatekoa da, eta arrazoi medikoengatik soilik egingo dituzte salbuespenak, telefonoa tratamendurako behar dutenen kasuan.
Kontzertuaren ikus-entzunezko oroigarri bat nahi dutenek eskura izango dituzte argazki-bideoak, birako argazkilari ofizialak gauero igoko baititu jackwhiteiii.com webgunera eta Instagrameko bere profilera (@officialjackwhite).