Kargatzen...
Itxi

Jaialdia

Gatibu, Liher, Vapa eta Arima ere izango dira EHZ jaialdian

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Besteak beste Belako, Soulfly eta Willis Drummond ere hartuko dituen jaialdirako abonuak salgai daude dagoeneko, eta irekita dago, halaber, boluntario gisa izena emateko epea.

Gatibu

EHZ ekainaren 30etik uztailaren 2ra Irisarrin egingo duten jaialdian Gatibu, Liher, Vapa, Arima, Kuma No Motor eta Aho Zaki Konexion taldeak ere arituko dira, eta kartelean bat egingo dute, horrenbestez, Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak, Muare, Willis Drummond, aKts, Madmadmad, Soulfly, Mandarine, Habia, Alarma Morea eta Mice talde eta bakarlariekin zein Ertza dantza konpainiarekin.

Horrez gain, kultura topaketaren antolatzaileek euskal kulturari buruzko hainbat saio egingo dituzte Ipar Euskal Herriko zenbait ikastegitan, eta iragarri dute jaialdian boluntario gisa jarduteko izena emateko epea zabalik dagoela. 400 bat laguntzaile behar dituzte.

Jaialdiko hiru egunetarako abonuak salgai daude dagoeneko 50 euroko prezioan, eta salneurria 10 euro igoko da maiatzaren 31tik aurrera.