Kontzertua
Manu Chaok Arrasaten joko du uztailaren 9an
N. V. | EITB Media
Euskal Herrira itzuliko da musikaria, Lizarran jo eta zazpi urtera. Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dituzte salgai, eta Burutik eta Eire taldeek ere joko dute.
Manu Chaok kontzertu akustikoa eskainiko du Arrasaten uztailaren 9an, 2016an Lizarran jo zuenetik Euskal Herrian lehenengoz. Mondra N' Roll uztailaren 7an eta 8an Monterron parkean egingo duten jaialdiaren azpiegitura probestuko dute, eta Burutik eta Eire taldeek ere hartuko dute parte emanaldian.
Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dituzte salgai entzunproducciones.com plataformaren bitartez, 22 euroko prezioan (gehi "banaketa gastuak").