Kontzertuak
Azkena Rock Laudio eta Artziniegara iritsiko da Moonshine Wagon eta Los Brazos taldeen eskutik
N. V. | EITB Media
Gasteizko jaialdiak motorrak berotuko ditu hasi baino astebete lehenago, ekainaren 9 eta 10ean, eta countrya, rock-and-rolla eta punk rocka eramango ditu Arabako bi udalerrietara.
Azkena Rock Festival ekainaren 15etik 17ra Gasteizen egingo duten jaialdiak doako hainbat emanaldi eskainiko ditu ekainaren 9 eta 10ean, atariko gisa, Artziniega eta Laudio Arabako udalerrietan.
Ostiralean, ekainak 9, Moonshine Wagon arabar taldeak eta Micky and The Buzz rock klasikoko boskoteak joko dute, Artziniegan.
Biharamunean, Laudion, Los Brazos bilbotarrak, Xuorum punk rock talde arabarra eta Dr. Lauwson laudioarrak arituko dira.