21. edizioa
Azkena Rock Festivaleko garra, piztear
N. V. | EITB Media
Iggy Pop, Rancid, The Pretenders, Lucinda Williams, Incubus eta beste hamaika talde eta bakarlariren kontzertuak hartuko dituzten agertokiak prest daude dagoeneko Mendizabalan.
Mendizabalako eremuak Azkena Rock Festivalen 21. edizioa hartuko du ekainaren 15, 16 eta 17an, eta antolatzaileek gaur aurkeztu dute jaialdia. Programazioa jakina zen jada, baina gogora ekarri dute, besteak beste, hauek izango direla oholtza gainean: Iggy Pop, The Pretenders, Rancid, Lucinda Williams, Incubus, Melvins, Alter Bridge, The Soundtrack of Our Lives eta El Drogas (Barricada taldearen errepertorioko bitxiekin).
Jaialdi handi batera areto txiki bat ekartzen duen Trashville eremuan, bestalde, besteak beste, The Kaisers, The Reverend Peyton's Big Damn Band, The Phantom Surfers eta Generador izango dira.
Gainera, Mendizabalatik Gasteizko hirigunera ere egingo du ARFk; Andre Maria Zuriaren plazan, The Fuzillis arituko da ostiralean, eta Chuck Prophet & The Mission Express larunbatean.
Informazio praktikoa
Kontzertu eremuan sartzeko, publikoak eskumuturrekoa jarri beharko du sarreraren truke, Mendizorrotzako kiroldegiaren parean horretarako jarriko diren puntuetan: asteazkenean (17:00etatik 22:00etara), ostegunean (13:00etatik 01:00era) eta ostiral eta larunbatean (15:00etatik 02:00etara).
Jaialdiaren eremu barruan, ordainketa guzti-guztiak (janaria, edaria, merchandising-a, autotxokeak…) eskumuturrekoan txertatutako cashless sistema elektronikoaren bitartez egingo dira; txartelaren bitartez edo eskudirutan kargatu ahalko da.
14 urtetik beherakoak doan sartu ahalko dira, eta 15 urte eta 23 urte bitartekoek, berriz, sarrera merkeago izango dute (109 euro).
Halaber, ARFrako joan-etorria autobusez egin ahalko da Bilbotik, Iruñetik, Altsasutik, Donostiatik, Zarauztik eta Arrasatetik (20 eurotik gora, joan-etorri bakoitzeko), eta kanpina ere badago.
Egitaraua:
Ekainak 15, osteguna
18:00 Ateak ireki
GOD
19:05 OS MUTANTES
21:10 EL DROGAS (BARRICADA – 40º)
23:35 RANCID
RESPECT
18:15 LIHER
20:05 STEVE EARLE
22:30 LYDIA LUNCH RETROVIRUS
01:00 MONSTER MAGNET
TRASHVILLE
20:15 GENERADOR
22:30 THE KAISERS
01:00 NESTTER DONUTS
02:00 TURISTA BANG BANG
Ekainak 16, ostirala
ANDRE MARIA ZURIA
13:30 THE FUZILLIS
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 BONES OF MINERVA
19:15 CORDOVAS
21:40 THE PRETENDERS
00:30 INCUBUS
RESPECT
18:20 S8NT ELEKTRIC
20:25 EARTHLESS
23:15 CALEXICO
02:05 THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES
LOVE
18:00 PASADENA
19:20 MATCHBOX
20:50 THE GUAPOS
23:30 THE UNDERTONES
01:50 GWAR
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
18:30 THE CLEOPATRAS
20:00 LOS TIKI PHANTOMS
22:30 THE REVEREND PEYTON'S BIG DAMN BAND
01:00 HOLA GHOST
02:30 MEOW AKA DJ NU
04:30 THE LEGENDARY SHEIKS
Rat Hole
02:00 HOLY NOTE vs. MAD COBRA
04:00 BELLE BROWN
Ekainak 17, larunbata
ANDRE MARIA ZURIA
13:30 CHUCK PROPHET & THE MISSION EXPRESS
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 EZPALAK
19:20 AMANDA SHIRES
21:30 LUCINDA WILLIAMS
00:20 IGGY POP
RESPECT
18:20 THE BEVIS FROND
20:25 ANA POPOVIC
23:00 MELVINS
01:55 ALTER BRIDGE
LOVE
18:00 BRIGADE LOCO
19:20 NAT SIMONS & CHERIE CURRIE
20:50 THE NUDE PARTY
23:15 LUCERO
01:50 JIM JONES ALL STARS
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
18:30 LOST CAT
20:00 STEEL BEANS
22:15 THE PHANTOM SURFERS
01:00 KING SALAMI AND THE CUMBERLAND THREE
02:30 ROCK&ROLL POLICE DEPARTMENT
04:30 CARMELA MARACAS & LUPITA MAMBO
Rat Hole
02:00 NINGÚN DJ
04:00 AYUKEN DJs