Itxi

Uztailak 3-8

Gasteizek abegi gozoa egingo dio jazzari egunotan

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Gaur, astelehenarekin, hasiko da Arabako hiriburuko jaialdia, eta Mendizorrotzako kontzertuak Maria Schneiderrek irekiko ditu asteazkenean, hilak 5.

Brad Mehldau Triok ostegunean joko du Mendizorrotzan. Argazkia: Michael Wilson.

Joan den larunbatean Jazza Parkean atarikoa egin eta gero, Gasteizko jazz jaialdia gaur, uztailak 3, hasiko da, Getxo Jazz festibala bukatu berritan.

Jazz Up zikloko kontzertuek kalera eramango dute jazza egunero, astelehenetik aurrera; Memoria plazan, Andre Maria Zuriaren plazan eta Mendizorrotzako igerilekuetan entzungo da jazza, eguerdian eta arratsaldean.

Principal antzokian, Mendizorrotzan, jazz jaialdiaren agertoki nagusian, baino lehenago hasiko dira kontzertuak. Adrian Royok joko du bertan astelehenean, Chelsea Carmichaelek asteartean, Moisés P. Sánchezek eta Marco Mezquidak asteazkenean, Samora Pinderhughesek ostegunean, Libérica proiektuak ostiralean eta Yamandu Costa brasildarrak larunbatean, zikloaren azken kontzertuan.

Mendizorrotzako kartela, bestalde, osatuko dute Baldo Martinezek eta Maria Schneiderrek Oslo Jazz Ensemblerekin batera (asteazkena), Brad Mehldauk Immanuel Wilkinsek (osteguna), Kandance Springek eta The Bad Plus taldeak (ostirala) eta Ariel Bringuezek eta Silvia Perez Cruzek larunbatean.  

Albisteak (2)