Itxi

Heriotza

Tony Bennett abeslaria zendu da

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Estatubatuar kantari eta konpositoreak oso ezagun egin zuen "I left my heart in San Francisco" kantua. 96 urte zituela hil da.

Tony Bennett kantaria zena, 2019an. Argazkia: Efe.

Tony Bennet estatubatuar kantari eta konpositorea gaur, ostiralarekin hil da, 96 urte zituela, zortzi hamarkadan kantuan aritu eta "I left my heart in San Francisco" kantua oso ezagun egin eta gero.

Bennetti alzheimerra detektatu zioten 2016an, baina zuzenean kantatzen eta diskoak grabatzen jarraitu zuen 2021era arte. Bere azken emanaldia 2021eko abuztuan egin zuen, New Yorkeko Radio City Music Hallen, Lady Gagarekin batera (bi disko grabatu zituzten elkarrekin), "One last time" ikuskizunean.  

Frank Sinatraren hitzetan, mundu osoko kantari popular handiena zen Bennett.

50eko hamarkadatik kantuan etengabe aritu izanagatik, Bennettek esaten zuen inoiz ez zuela lan egin, maite baitzuen kantua.