Itxi

Uztailak 28-30

Bilbao Blues Festivalek hamahiru talde aurkeztuko ditu bigarren edizioan

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Jaialdiak Rick Estrin kaliforniar harmonika-jotzailea sarituko du aurten, eta larunbatean horren emanaldia izango da, baita The Original Blues Brothers taldearena ere.

Blues Brothersek larunbatan joko du Bilbao Blues Festival jaialdian

Hamahiru talde igoko dira agertokira, uztailaren 28tik 30era, Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizioan.

Areatzan paratuko duten agertokian, uztailaren 28an abiatuko dute programazioan, eta hiru egunez bertatik igaroko dira The Big Flyers, Vasti Jackson & The Mississippi Trinity eta Anthony Paule Soul Orchestra feat Terrie Odabi & Theo Huff (ostirala), Shakura S'Aida, Rick Estrin & The Nightcats eta The Original Blues Brothers Band (larunbata) eta Ghalia Volt, Bette Smith eta Los Mambo Jambo Arkestra (igandea).

Rick Estrin kaliforniar harmonika-jotzaileak kontzertua eskainiko du, beraz, ostiralean; baina, horretaz gain, Bilbao Blues Festival saria jasoko du bere ibilbidean musikari emandako guztiaren truke.

Gainera, Guggenheim museoan kontzertu pedagogikoak egingo dituzte, Granujas a Todo Ritmo dixie bandak kalejira egingo du eta Areatzako kioskoan kontzertuak (larunbat-igande eguerdietan) eta boogie woogie ikastaroak izango dira.