Larunbatean bukatuko da
Gasteizko jazz jaialdia, azken txanpan
Erredakzioa
Ostiral honetan, Fred Hersch eta Path Metheny izango dira Jazzaldia. Larunbatean, berriz, Sonny Rollins handiak itxiko du aurtengo edizioa. Estatuan eskainiko duen zuzeneko bakarra izango da.
Gazteizko jazz jaialdiaren 36. edizioa azken txanpan sartu da. Fred Hersch piano-jotzailea Gasteizen izango da ostiral honetan, azken hamarkadetako jazz berritzaileenetako batekin. Mendizorrotzan izango da emanaldia.
Agertokia horretan, halaber, Path Metheny ere arituko da zuzenean. Jazz munduko gitarra-jotzaileen artean legenda eta erreferente da Metheny, eta 80ko hamarkadatik gaur egun arte gitarra-jotzaile originalen artean dago.
Sonny Rollins, goi-mailako amaiera aurtengo jaialdian
Sonny Rollins handiak itxiko du aurten Gasteizko Jazzaldia, Estatu mailako zuzeneko bakarrarekin. Europan uda honetan eskainiko duen hiru kontzertuetako bat da Gasteizkoa.
Amaiera, jazz aste bizi baten ondoren
Sweet Honey in the Rock taldearen gospel doinuek jaialdia ireki ondoren, Joe Lovano eta Dave Douglas jazz modernoaren bi maisuen zuzenekoa izan zen entzungai asteartean. Joshua Redmanen saxoak distira egin zuen asteazkenean, eta Gilberto Gilen bossa novak gasteiztarrak limurtu ditu ostegunean.