Itxi

Irailean eta urrian

The Wave Pictures eta La Casa Azul, San Miguel Donostikluba jaialdian

Erredakzioa

14 talderen zuzenekoak eskainiko dituzte, tartean Veronica Falls, House of Wolves, The Tallest Man on Earth, Mc Enroe, Naica eta Tachenko. Txikienentzako txokoa ere egongo da: 'Donostikluba Txikia'.

The Wave Pictures, Primavera Sound jaialdian. EFE

Irailaren 28an eta urriaren 4an, 5ean eta 6an egingo dute Donostiako San Miguel Donostikluba jaialdiaren VII. edizioa. Guztira, nazioarteko zein Estatu mailako 14 talderen kontzertuak izango dira entzungai aurten.

Besteak beste, The Wave Pictures, House of Wolves, The Tallest Man on Earth, La Casa Azul, Veronica Falls, Mc Enroe eta Naica arituko dira zuzenean Donostian.

Gazteszena izango da agertoki nagusia, baina Victoria Eugenia Antzokian, eta Antzoki Zaharrean ere emanaldiak egongo dira. Kontadores eta Bukowski agertokietan ere ez dira hitzorduak faltako.

Aurten, estreinakoz, 'Donostikluba Txikia' egitasmoa antolatu dute. Urriaren 6an egingo dute, Jareño terrazan, eta guraso zein haurrentzako emanaldiak eskainiko dituzte bertan.

Programazioa

Irailak 28:
Shariff (Kontadores).
Sonny and the sunsets (Bukowski).

Urriak 4:
Veronica Falls, Mc Enroe eta Naica (Gasteszena).
San Miguel After Festiwork festa (Bukowski).

Urriak 5:
The Wave Pictures, Pegasvs, Tachenko eta Jero Romero (Gasteszena).

Urriak 6:
The Tallest Man On Earth con House of wolves eta Daniel Martin Moore (Antzoki Zaharra).
Swan Fyanhbwoy, La Casa Azul, Reina Republicana eta Anai Arrebak (Gazteszena).