Biografia
Chavela Vargasen biografia (1919-2012)
Isabel Vargas Lizano abeslaria (Chavela Vargas, 'La Vargas' bezala ezaguna) XXXX-n hil da, 93 urte zituela.
Chavela Vargas Mexikoko historiako abeslari ezagunenetariko bat da, baina Heredian (Costa Rica) jaio zen, 1919ko apirilaren 17an. Rantxera delako generoaren izen garrantzitsuena izan da eta emakume abeslarietan aitzindaria.
Polemikoa eta errebeldea izan da, gizonez jantziak erabiltzea gustatzen zitzaiolako eta puroak erretzea eta alkohola edatea gustoko zuelako.
Bere lehen diskoa 1961an argitaratu zuen eta ordutik 80 lan baino gehiago argitaratu zituen. 1993an Pedro Almodovarren "Kika" pelikulan parte hartu zuen, izan ere, zinema munduarekin erlazio estua izan du Chavela Vargasek, Julie Taymorren "Frida" lanean eta Alejandro González Iñarrituren "Babel" pelikulan (Frank Dominguezen bolero batekin) parte hartu zuen. Gainera, Almodovarren "La flor de mi secreto" eta "Carne trémula" pelikuletan parte hartu du.
Rantxera generoan aitzindaria izan zen pertsonalitate eta talentu handia zuelako. Izan ere, rantxera gizonezkoen genero moduan hartzen zuten eta oso sentsuala, batez ere emakumezkoengandik sentitzen zuen desioaz aritzen ziren.
2012ko uztailaren 12an Madrilgo ospitale batean sartu zuten Chavela Vargas, itolarria zuelako. 93 zituen arren (eta gurpildun aulki batean zegoen), Vargas Espainiara bidaiatu zen eta kontzertua eskaini zuen Garcia Lorcari eskainitako diskoko kantuekin, "La Luna grande", eta "Dos vidas necesito. Las verdades de Chavela" liburua aurkeztu zuen.