Itxi

Heriotza

Chavela Vargas abeslaria hil da Cuernavacan, Mexikon, 93 urte zituela

Erredakzioa

"Isiltasuna, isiltasuna: gaurtik aurrera, samintasuna samina izango da berriz... Chavela Vargas dama handia joan zaigu", idatzi dute Twitterreko bere kontu ofizialean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Chavela Vargas abeslari mexikarra hil da, arnasketa arazoengatik, igande goizean bere osasunak okerrera egin ostean, Jose Manuel Nuñezek, abeslariaren medikuak, adierazi duenaren arabera.

"Chavela azken unera arte egon da kontziente, eta Mexikoren egoera gogoan izan du: onena opa izan dio. Oroitzapenik onenak eta jarraitzaileen txaloak gogoan zituela joan da", azaldu du Nuñezek.

"Isilik, isilik: gaurtik aurrera saminak garratzagoak izango dira... Chavela Vargas dama handia joan zaigu", idatzu dute bere Twitter ofizialean.

"Nire historia hemen bukatzen da, emadazu eskua, #LLORONA, min handiz bainator", idatzi dute Twitterren bigarren mezu batean.

Abeslaria 93 urte zituela hil da, 19:55ean, bronkopneumonia kroniko batek eragindako arnasketa arazoek jota. Gainera, giltzurrunek ere huts egin diote, medikuaren arabera.

Astebete ospitalean

Isabel Vargas Lizano, Chavela Vargas, astebete egon da, iragan igandetik, Cuernavacako Inovamed ospitalean, Moreloseko estatuan, Jose Manuel Nuñez doktorearen zaintzapean.

Abeslaria uztailaren 26an iritsi zen Mexikora, Espainian ia hilabete igaro eta gero. Espainian, kontzertua eman zuen, La luna grande Federico Garcia Lorca poetari eskainitako diskoko abestiekin. Abesteaz gain, bere memoriak aurkeztu ere egin zituen.

Espainiako egonaldiak indarrik gabe utzi zuen, eta Madrileko ospitale batera eraman zuten. Ospitaletik, uztailaren 21ean atera zen.

Albisteak (1)

Bideoak (1)