Itxi

Agurra

Chavela Vargasi agurra Mexikon

Ehunka mexikarrek agur beroa eskaini diote artistari Mexiko hiriburuko Garibaldi enparantza ospetsuan.

Chavela Vargasi omenaldia, mariatxi artean. Argazkia: EFE

Ehunka mexikarrek azken agurra eman diote Chavela Vargasi Garibaldi enparantzan, Mexikoko hiriburuko erdialde historikoan, lorak, emozioz beteriko malkoak eta musika tarteko. Hil zenetik egiten dioten lehen omenaldia izan da. 

93 urte zituela hil da artista eta ehunka mexikarrek azken agurra eskaini diote Garibaldin, gaueko giroaren erdigunea Mexiko hirian. Mariatxiz gainezka izaten da eta Chavela bera ere askotan aritu zen enparantza horretan.

Hainbat orduko itxaronaldiaren ostean, abeslariaren gorpuzkiak heldu dira eta bertaratutakoek txalo zaparrada eskaini diote, "Viva Chavela" edo "Chavela, te queremos" ohiuekin. Argazkilariek mariatxiei tokia egin diezaioten eskatu dute publikotik.

Agurra hasi eta euria hasi du, baina bertaratutakoek Chavelaren kantu ezagunenak abestu dituzte, "La llorona" edo "Qué bonito amor" kasu, Mexiko Hiriko Guardiako mariatxiek lagunduta.

Abeslariaren jarraitzaileak emozioz gainezka izan dira eta hilkutxaren aurretik pasatu dira Vargasi azken agurra emateko (eguzkipean hiru ordu baino gehiago eman dute askok, garai honetan Mexikon ohikoak diren eguraldi aldaketak gertatu baino lehen). 

"Chavela vive en nuestro corazón", "Chavela es México" eta "Se va tu cuerpo pero tú te quedas, Chavelaereserkiak bota dituzte bertan izan direnek. 

Omenaldiaren ostean, ehorzetxe batera eraman dute gorpua eta Arte Ederren Jauregira eramango dute. Bertan, milaka mexikarrek azken agurra eskainiko diote. Gero, gorpua erraustu egingo dute eta Calchi mendixkan, Tepoztlán alboan, botako dituzte hautsak. Abeslariak bere azken urteak eman zituen han.

Albisteak (2)