Apirilaren 26 eta 27a
Gojira taldea iragarri dute Ocean Fest Biarrizko jaialdirako
N. V. | EITB Media
"Ozeanoa kartelburu duen jaialdia" bi egunez egingo dute Lapurdiko herrian, apirilaren 26 eta 27an. Jaialdiaren lehen egunean, Gojira, Mass Hysteria, Orbel eta Zetkin taldeek joko dute.
Ocean Fest jaialdiak bi eguneko programazioa garatuko du apirilaren 26 eta 27an, Biarrizko Irati erakustazokan. Lehen egunean, doinu gogorrak izango dira nagusi, eta Gojira metal talde baionar erraldoia, Mass Hysteria, Orbel eta Zetkin izango dira programazioko protagonistak.
Lehen egun horretarako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta aurki iragarriko dute bigarren jardunaldiko musika egitaraua.
Ocean Fest 2022an sortu zuten Hugo Clémentek eta Kevin Rodriguesek (Worakls), eta Biarrizko festibaleko irabaziak Sea Sheperd Franceri, One Voiceri eta tokiko elkarteei laguntzeko izango dira, aurkezpenean esan dutenez. Ekologia, inklusioa eta elkartasuna dituzte beren jardunbidearen ardatz, haien esanetan.