KONTZERTUAK
Belako, Benizze, Lysistrata, Vincen Garcia eta Nakar Euskal Herria Zuzenean jaialdian
eitb media
Amikuzeko Arberatzera eramango dute jaialdiaren 38. edizioa, ekainaren 28tik 30era, eta hiru eguneko bonuak jada salgai daude.
EHZ Euskal Herria Zuzenean musika jaialdiak Belako, Benizze, Luysistrata, Vincen Garcia eta Nakar taldeak izango ditu, besteak beste, aurtengo edizioan, antolatzaileek gaur iragarri dutenez.
38. edizioa Nafarroako behereko Arberatzen izango da, lehenengo aldiz Amikuze eskualdean, ekainaren 28tik 30era.
Salgai daude jada hiru egunerako bonuak, eta martxoaren 31ra arte 40 euroan salduko dituzte webgunean ehz.eus. Ondoren 50 euroan egongo dira, maiatzaren 4ra arte, eta 60 euroan ordutik aurrera.