Itxi

Ekainak 20-22

Azkena Rock Festivaleko kartela itxi, eta ordutegiak zehaztu dituzte

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Barry Adamson musikaria eta Bala galiziar bikoa batu dituzte ekinaren 20, 21 eta 22an egingo duten jaialdira. Andre Maria Zuriaren plazako eguerdiko kontzertuak eta umeentzako jarduerak ere iragarri dituzte.

Queens of the Stone Age taldeak 00:20an joko du, ostiraleko gauean

Jaialdia ospatzeko hilabete baino gelditzen ez dela, Azkena Rock Festivaleko arduradunek aurtengo edizioari begira zehazteko zeuden azken xehetasunak iragarri dituzte.

Barry Adamson musikaria (Buzzcocks, Nick Cave & The Bad Seeds) eta Bala galiziar stoner, rock eta punk bikoa batu dituzte kartelera, eta bat egin dute bertan, hartara, Mendizabalan ekainaren 20, 21 eta 22an jotzeko iragarrita zeuden taldeekin: Queens Of The Stone Age, Band Of Horses, Sheryl Crow, Jane's Addiction, L7, Mavis Staples, Warren Haynes Band, Redd Kross, Arde Bogotá, Ty Segall, PiL.T, The Real McKenzies, Lendakaris Muertos… 56 taldek joko dute guztira.

Gainera, Andre Maria Zuriaren plazako eguerdiko doako kontzertuetan zer artista arituko diren ere jakina da dagoeneko: Lisa & The Lips The Bellrays taldeko abeslaria buru duen eta The Right Ons eta Diamond Dogs taldeetako kideak dituen taldea arituko da ostiralean, eta The Pickin' Boppers larunbatean. Bi emanaldiok 13:30ean izango dira.

Txiki ARF: Rocka, haurrentzat ere

Trashville esparruko bigarren karpa batek haurrentzako eta familia osoarentzako jarduerak hartuko ditu ostiral-larunbatetan, 17:30etik 20:30era.

Egunean hiru kontzertu izango dira bertan, eta ARFko agertokietatik igaro diren eta rockaren historia osatzen duten mito handienetakoen abesti ezagunak joko dituzte hainbat musikarik: The Who, John Fogerty, Iggy & The Stooges, Scorpions, ZZ Top, Sex Pistols, Deep Purple, The Black Crowes…

Emanaldi batetik besterako tartean, air guitar lehiaketak eta bingo rockeroa izango dira, "sari eta guzti". Eta, gainera, txapak eta gitarra jotzeko pu pertsonalizatuak egiteko tailerrak eta aurpegi-margotze rockeroak ere izango dira.

Ordutegiak

Osteguna 20

18:00 Ateak ireki

GOD:

19:05 BRIGADE LOCO

21:10 TY SEGALL

23:35 JANE'S ADDICTION

RESPECT:

18:15 TXOPET

20:05 WHISPERING SONS

22:30 TARQUE & LA ASOCIACIÓN DEL RIFF

01:00 BONAFIDE

TRASHVILLE:

20:15 OLD TIME SPOOKS

22:30 UKELELE JOE Y SUS HULA SHAKERS

02:00 ELOY RB

 

Ostirala 21

ANDRE MARIA ZURIA:

13:30 LISA & THE LIPS

17:30 Ateak ireki

GOD:

17:30 BALA

19:20 BARRY ADAMSON

21:40 L7 plays "Bricks Are Heavy"

00:20 QUEENS OF THE STONE AGE

RESPECT:

18:25 DEA MATRONA

20:25 REDD KROSS

23:00 ARDE BOGOTÁ

01:55 DEMOLITION 23.

LOVE:

18:00 EZPALAK

19:20 LA PERRA BLANCO

20:50 THE RAIN PARADE

23:30 THE BLACK HALOS

01:50 THE REAL MCKENZIES

TRASHVILLE:

A GO-GO

18:30 GHALIA VOLT

20:00 JO CARLEY & THE OLD DRY SKULLS

22:20 THE KONGSMEN

01:00 LES GREENE

02:30 JUAN DE PABLOS Y SUS ALUMNOS RUNAWAY

04:30 CLARA LOBO AKA DJ WOLF-A

RAT HOLE

17:30-20:30 TXIKI ARF

02:00 LA GUERRERO

04:00 SR. LOBO

 

Larunbata 22

ANDRE MARIA ZURIA

13:30 THE PICKIN' BOPPERS

17:00 Ateak ireki

GOD:

18:05 PIL.T.

19:50 WARREN HAYNES BAND

22:00 SHERYL CROW

00:30 BAND OF HORSES

RESPECT:

17:30 ENTROPÍA

18:55 GLEN HANSARD

20:55 MAVIS STAPLES

23:25 ST. PAUL & THE BROKEN BONES

01:55 ALL THEM WITCHES

LOVE:

18:00 MOONSHINE WAGON

19:20 THE DETROIT COBRAS

20:50 THE PLEASURE FUCKERS

23:15 PSYCHEDELIC PORN CRUMPETS

01:50 LENDAKARIS MUERTOS

TRASHVILLE:

A GO-GO

18:30 THE BANK ROBBERS

20:00 FUNTASMAS

22:15 TIBURONA

01:00 THE MUMMIES

02:30 PEP TONES

04:30 FOROAZKENAROCK DJS

RAT HOLE

17:30-20:30 TXIKI ARF

02:00 IKER DISCOFAGIA

04:00 AK PINTXADISCOS

 

Bonuak salgai daude jaialdiaren webgunean, 175 euroan. 15 eta 23 urte artekoek 100 euroan dituzte hiru eguneko sarrerak, eta 14 urtetik beherakoentzat doakoa izango da sartzea.

Eguneko sarreren prezioa 50 (osteguna) eta 75 (ostiralekoak eta igandekoak) eurokoa da.

Albisteak (4)