Disko berria
Hemen da Dylanen 'Ekaitza'
Erredakzioa
Bakarlari estatubatuarraren ibilbide musikalaren 35. diskoa izango da eta bere lehen diskoa argitaratu zuenetik 50 urte betetzen direnean argitaratuko du. Udan Bilbon eta Baionan izan zen.
Bob Dylanen ibilbide musikalaren 35. diskoa, 'Tempest', asteartean izango da kalean. 10 abesti berri izango dira, diskoetxeak jakinarazi duenez, eta Bilbon eta Baionan duela bi hilabete izan ostean argitaratuko dute.
Estudioko disko berria Bob Dylanen lehen diskoa argitaratu zenetik 50 urte betetzen direnean ("Bob Dylan 1962ko martxoaren 19an kaleratu zuten) kaleratuko dute. Dylanen abestien bertsioez osatutako disko bikoitzak duela gutxi ikusi du argia, "Chimes of Freedom" izenburupean. Besteak beste, Adelek, Stingek eta Elvis Costellok parte hartzen dute.
"Tempest" diskoak sortu duen ikusmira sekulakoa izan da, Dylanen diskografiako 35. diskoa bikaina dela azpimarratu baitute. "Duquesne Whistle" kantuaren aurrerapena Sarean da entzungai duela egun batzutik eta bideoklip bikaina egin du Nash Edgertonek.