Sold out
Zetakek "Mitoaroa" kontzerturako sarrera guztiak saldu, eta urtarrilaren 3an ere joko du
N. V. | EITB Media
Pello Reparazen taldeak Nafarroa Arenan urtarrilaren 4an emango duen kontzertu berezirako txartelak ordubetean bukatuko dira.
Zetak taldeak ordubete pasatxoan saldu ditu txartel guztiak, 15.000, 2025eko urtarrilaren 4an Iruñean, Nafarroa Arenan, emango duen kontzerturako.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Zetakek "kontzertu bikia" eskainiko du bezperan, urtarrilaren 3an, toki berean. Emanaldi berri horretarako sarrerak ostegunean, ekainak 6, jarriko dituzte salgai, 08:00etan.
"Mitoaroa" kontzertuaren aurkezpenean, Pello Reparazek aurreratu zuen Erramun Martikorena bertan izango dela, eta ondoan izango ditu Unenuko Mamuxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak ere, "nafar eta euskal mitologiaren presentzia hobeto islatzeko".
Kontzertua iragartzeko egin zuten bideoan, urtarrilaren 3an eta 4an ikusiko dugunaren hainbat gako eman zituen Pello Reparazek, Gaztean egindako bideo honetan.
Hau da bigarren kontzertuaren ordutegia:
Ate irekiera: 17:00
Preshowa: 17:45
ZETAK: 19:00
MITOAROA NAFARROA ARENA SOLD OUT! ¿¿ BIGARREN DATA / SEGUNDA FECHA: MITOAROA NAFARROA ARENA 2025.01.03 Sarrerak osteguna 08:00 / Entradas jueves https://t.co/LgcNeA2ENe https://t.co/0JMkxsxY4c ¿
— ZETAK (@zetak_org) June 4, 2024
Bigarren data:
Ate irekiera: 17:00
Preshow: 17:45
ZETAK: 19:00
Hitzik gabe. pic.twitter.com/t6EDzR0DNq