Azaroak 16
Pintor Rock kataluniar jaialdiak geldialdia egingo du Durangon, El Drogas eta Soziedad Alkoholikaren eskutik
N. V. | EITB Media
Tarragonar jaialdiaren Bonus Track hedapenak Su Ta Gar, Tropa Do Carallo, Boikot, Kaos Urbano, Nafarroa 1512 eta Neskatasuna ere eramango ditu Durangoko Landako gunera, azaroaren 16an.
El Drogas eta Soziedad Alkoholika kartelburu direla, Pintor Rock Bonus Track jaialdia Landako gunean, Durangon, egingo dute azaroaren 16an, larunbatarekin. 8.000 sarrera jarriko dituzte salgai guztira.
Kartelean, heavy, punk eta rock estiloaren beste talde beterano zenbait agertzen dira, hala nola Su Ta Gar, Kaos Urbano, Boikot, Tropa Do Carallo Evaristoren taldea eta Josetxu Piperrak, baita Tremenda Jauría, The Lio, Manifa, Nafarroa 1512 eta Neskatasuna ere.
Sarrerak salgai daude, 41,80 euroan.