Ekainak 24
Bruce Springsteenek bigarren kontzertu bat eskainiko du Donostian
N. V. | EITB Media
Anoetan eskainiko duen lehen kontzerturako sarreren eskari handiaren aurrean, Bossek eta E Street Bandek bigarren kontzertu bat iragarri dute, ekainaren 24rako. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Bruce Springsteen and The E Street Bandek bigarren kontzertu bat eskainiko du Donostian, ekainaren 21eko kontzerturako sarrerak oso azkar ari direla ikusita. Bigarren emanaldia ere Reale Arenan (Anoeta) izango da, ekainaren 24an.
Kontzertu berri honetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, doctormusic.com eta entradas.com webguneetan. Harmailako eserlekuetarako txartelen prezioa 70, 84, 94, 108 eta 140 eurokoa da, Aurreko Pistakoa 140 eurokoa eta Atzeko Pistakoa 88koa (gehi "banaketa gastuak"). Gehienez ere, sei sarrera eros ditzake erosle bakoitzak.