Itxi

Topaketa profesionala

BIME musika industriaren topaketak Adimen Artifizialaren eta feminismoaren erronkak jorratuko ditu Bilbon

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Musika industriaren topaketa profesionalak jardun eta negozio horren erronka eta zailtasunei begiratuko die asteartetik ostegunera, eta ehun emanaldi baino gehiago eskainiko ditu.

Bime

BIME Pro topaketa profesionala Bilbora bueltan da, eta asteartetik ostegunera egingo dute hamabigarren edizioa, besteak beste, adimen artifizialaren iritsierak musika industriari jarri dizkion erronkez jarduteko edo feminismoak sektore horretan garatzeko dituen mugak aztertzeko.

Hitzaldi ugarietan, 300 profesional eta artistak hartuko dute parte, hala nola Fermin Muguruzak, Maria Jose Llergok, Kase.Ok, Albert Plak, La Furiak, Maria Terremotok, Angeles Toledanok, C. Tanganak eta Pablo Benegas La Oreja de Van Goghen sortzaileak.

Aurtengo edizioan, gainera, Aupa! sariak banatuko dituzte "gizartearekin konpromisoa dutelako zein berritzaileak, iraunkorrak, ibilbide luzekoak edo erresilienteak direlako" musika industrian nabarmendu diren pertsona, proiektu eta ekimenak aintzat hartzeko.

Azoka egiten den bitartean gauak girotzeko, BIME Liveko programazioa gehitu diote antolatzialeek BIME Proren programari, eta 14 herrialdetako talde eta artistak programatu dituzte: Fillas de Cassandra, Rüdiger, Kalipotxo, La Paloma, Montana, Ezezez, J. Noa, Alba Morena…

Ostegunean, urriak 31, Verde Pratok, Hofe x 4:40k eta Nakarrek Fermin Muguruzaren 40 urteko musika ibilbidea ospatuko dute Kafe Antzokian, eta ostiralean doako kontzertuak egongo dira, 17:00etatik aurrera, udaletxe ondo bi agertokitan: Depresión Sonora, Juicy Bae, Melenas, Rattlesnake eta El Columpio Asesino.