Finala, bart
Malko taldeak irabazi du Gazteako Maketa Lehiaketa
EITB Media
Oñatiar boskotea izan da nagusi bart Jimmy Jazz Gasteizko aretoan egindako finalean. Mikosis gernikar taldeak eraman du Harrobia saria, eta Aramu jatabetarrak entzuleen GAZ saria.
Malko oñatiar rock taldeak irabazi du Gaztearen Maketa Lehiaketaren 33. edizioaren finala, bart, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Aramu, Mirail, Malko eta Mikosis taldeak izan dira nor baino nor gehiago finalean, Julen Idigoras musikari eta Gazteako esatariak eta Lorea Argarate eta Süne musikariek osatutako epaimahai baten aurrean.
Lau taldeen kontzertuak ikusi eta epaimahaikideek ebazpena adostu eta gero, sari potoloa Malko taldeari eman dio Ainhoa Vitoria Gazteako esatariak, publikoaren txalo artean. 5.000 euro eta 2025eko Bilbao BBK Liven jotzeko eskubidea jasoko dituzte sari gisa.
Bestalde, Aramu taldeak jaso du GAZ garaikurra Adrian Lopez Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Emantzipaziorako zuzendariaren eskutik: 2.500 euro.
Aurretik jakina zen Mikosis taldeak irabazi duela Harrobia saria: Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera.