Maiatzak 30 eta 31
Riot Propaganda, Dupla eta Iseo & Dodosound taldeek Iruña Rockeko kartela itxi dute Ziutadelarako bueltan
N. V. | EITB Media
Nafarroako hiriburuan, Koma, Juantxo Skalari & La Rude Band, Lendakaris Muertos, The Baboon Show, Biznaga eta Ezpalak ere izango dira.
Riot Propaganda eta Juantxo Skalari & La Rude Band taldeek osatu dute Iruña Rock jaialdiko kartela, musika festibala Iruñeko Ziutadelara itzuliko den edizio honetan. Maiatzaren 30 eta 31n, 13 talde eta bakarlarik joko dute guztira.
Besteak beste, oholtzara igoko dira, bi talde horiez gain, Koma, Iseo & Dodosound, Lendakaris Muertos, The Baboon Show, Biznaga, Sons of Aguirre & Scila, La Mala Pekora, Dupla eta Ezpalak, baita La Furia eta Leopardo ere.
Jatorrira buelta egingo du jaialdiak, Iruñeko Ziutadelara, eta horregatik atzeratu dute aurtengo edizioa maiatzaren 30 eta 31ra.
Bi eguneko bonuak salgai daude, 68,70 euroan, jaialdiaren webgunean.