2012-2013 denboraldia
Musika eta margolanak elkarrekin taula gainean, EOSen zuzenekoetan
Erredakzioa
Gasteizen eskainiko duen kontzertuan, Artium museoaren artelan bat izango dute lagun. Michel Camilo ere izango da bertan, eta Peter Eötvös konpositorearen lan bat estreinatuko dute.
2012-2013 denboraldiari ekingo dio Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hilaren 16an, Gasteizen. Principal antzokian izango da hitzordua, eta Artium museoaren lankidetzarekin antolatutako zuzenekoa izango da.
Bertan, musika eta margolanak uztartuko dituzte, museoko artelan bat izango baitu EOSek taula gainean lagun.
Ez da izango eguneko berrikuntza bakarra. Zuzeneko horretan Peter Eötvös Errumaniako konpositoreak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 30. urteurrena ospatzeko sortu duen pieza estreinatuko dute. Halaber, Michel Camillo piano-jotzaile eta konpositoreak ere hartuko du parte emanaldian.
Aurretik, Iruñeko Baluarten ere emanaldia eskainiko du EOSek. Programa berezi hau Bilbora (Euskaldunan, hilaren 17an); eta Donostiara (Kursaalen, hilaren 18an eta 19an) ere eramango dute.