Arriaga Antzokia
Amadeo Vivesen bizitza jorratu du Boadellak, zarzuela oinarri hartuta
Erredakzioa
Antzerki munduan 50 urte baino gehiago egin ondoren, zarzuelaz osatutako musikala sortu du Kataluniako antzerkigileak. Bilboko Arriagan taularatuko dute 'Amadeu'.
Albert Boadella Kataluniako antzerkigileak Amadeu ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Arriaga Antzokian, larunbata arte. Zarzuela oinarri hartuta sortutako musikala da, Amadeo Vives konpositorearen bizitza jorratzeko. Ikuskizun honekin bere belaunaldiak ahaztu duen generoa berreskuratu nahi du Boadellak, ''benetako altxorra'', egileak berak aitortu duenez.
Amadeo Vives (1871-1932) Kataluniako konpositoreak 70 zarzuela baino gehiago sortu zituen, tartean Doña Francisquita, Bohemios eta Maruxa lan ezagunak. Lanak haren bizitza du oinarri, eta, berau taularatzeko, rocka gustuko duen kazetari gazte baten istorioa kontatzen du. Kazetariari Vivesen inguruko erreportajea egitea eskatuko diote, eta, hasiera batean interes handia agertuko ez duen arren, azkenean zoratu egingo du Vivesen musikak.
Pieza guztiak bildu eta batasun bat eman nahi izan diela azaldu du Boadellak, ''ikuskizun honetarako sortutakoak eman zezaten''.
''Une dibertigarriak daude, eta baita tragikoak ere. Haserrealdiak ere islatzen ditu lanak, azken hori etxeko ezaugarria baita. Hau marka gero orain bakezalea egingo banintzat'', esan du artistak, ironikoki.
Ikuskizunaren jaiotza egunkarian irakurritako albiste batek eragin zuela azaldu du Boadellak. Izan ere, baten batek zorak oradiantzen ez bazituen Vivesen hilotza hilobi komun batera eramateko asmoa zutela irakurri zuen antzekigileak egunkarian, 2005ean. ''Sumindu egin nintzen. Ezin nuen sinestu hain esker txarrekoak izan ginatekenik. Gaia ikertzen hasi nintzen, eta ikuskizunaren argumentua jorrat nuen'', esan du.
Madrilen estreinatu zuten Amadeu, eta ekoizpen onena izendatu dute Campoamor sarietan. Arriaga Antzokian larunbata arte egongo da ikusgai.
Zarzuelara saltoa
Kataluniako antzerkigileak onartu du ''harrigarria'' izan daitekeela 51 urte antzerki munduan eman ondoren zarzuelara salto egitea. Baina ''egiteko'' zuen zerbait zela esan du Boadellak. ''Beti saiatu izan naiz lanei musika sartzen, eta konpainia pribatua eta txiki batek (Els Joglars) ez zuen horretarako aukerarik ematen'', gaineratu du.