Dohainik

Anari, Jamie Cullum, Cristal Murray, Sidonie eta Bulego, Zurriolan Jazzaldian

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Guztira, doako zortzi kontzertu egongo dira Keler gunean, Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioan, uztailaren 23tik 26ra.

Anarik uztailaren 24an joko du Keler Gunean Anarik uztailaren 24an joko du Keler Gunean

Anarik uztailaren 24an joko du Keler Gunean

Donostiako Jazzaldiak doako zortzi kontzertu eramango ditu bere 60. edizioan, uztailaren 23tik 26ra, Zurriolako hondartzara, Keler Gunera.

Uztailaren 23an, asteazkenarekin, Jamie Cullumek estreinatuko du agertokia, Donostiako aurtengo Jazzaldian joko duen bigarren kontzertuan. Ondoren, Donostian lehen aldiz, The War & Treaty bikotea oholtzaratuko da.

Uztailaren 24an, ostegunean, Anari eta EXTC taldeak arituko dira. Terry Chambers bateria errepidera itzuli da EXTC bandarekin, XTC talde mitikoaren oinordekoarekin.

Uztailaren 25ean, ostirala, Judith Hill abeslari, konpositore eta instrumentista estatubatuarra eta Crystal Murray abeslari gazte paristarra arituko da Keler Gunean.

Keler Guneko kontzertuei amaiera emateko, uztailaren 26an Bulegok joko du lehenengo, eta Sidoniek, ondoren.

ORDUTEGIAK

Uztailak 23:

-Jamie Cullum (20:45)

-The War & Treaty (23:30)

 

Uztailak 24:

-Anari (21:00)

-EXTC (23:30)

 

Uztailak 25:

-Judith Hill (21:00)

-Crystal Murray (23:30)

 

Uztailak 26:

-Bulego (21:00)

-Sidonie (23:30)

Albisteak (2)