Emanaldia
Ainhoa Arteta bueltan da Arriaga Antzokian
Ruben Fernandez pianistarekin arituko da eta Schumannen, Straussen, García Abrilen eta Fallaren piezak interpreratuko ditu.
Ainhoa Arteta soprano tolosarra piano errezitaldi baten protagonista izango da ostegun honetan, azaroaren 8an, Bilboko Arriaga Antzokian, Ruben Fernandez-Aguirre pianistak lagunduta. Arriagaren arabera "gaur egungo lirikako ahots handienetakoa" den Artetak, Schumann, Strauss, García Abril eta Fallaren piezak interpreratuko ditu 20:00etatik aurrera.
Osteguneko errezitaldia ez da izango Ainhoa Artetak Arriaga Antzokiaren 2012-2013 programazioan izango duen parte-hartze bakarra. Izan ere, soprano tolosarrak Ana Mariren rol protagonista interpretatuko du publikoarentzat "El Caserío" zarzuelan, 2013ko ekainaren 21etik 29ra bitartean. Arriaga Antzokiaren eta Oviedoko Teatro Campoamor Antzokiaren arteko koprodukzio hau 2011ko urtarrilean estreinatu zen Arriagan, Daniel Biancoren eszenografiarekin eta Pablo Viarren eszena-zuzendaritzarekin.