Ospakizuna
Bigott, Mobydick eta The Whip larunbatean, doan, Bilbon
Oreka Tx taldeak txalaparta ikastaro bat eskainiko du eta breakdance, graffiti eta scratching tailerrak izango dira. Gaztea txartelaren 25. urteurrenaren harira izango dira ekitaldiak.
Mobydick, Set, Bigott eta The Whip taldeak Bilboko Karola espazioan (Euskalduna zubiaren pean, itsasadar museoaren alboan) izango dira larunbatean. Eusko Jaurlaritzaren Gazte Txartelaren 25. urteurrena ospatzeko egingo dituzte ekitaldiak eta 18 jarduera izango dira, goizeko 10:00etatik aurrera.
Oreka Tx taldeak txalaparta ikastaro bat eskainiko du eta breakdance, graffiti eta scratching tailerrak izango dira.
Gero kontzertuak izango dira: Mobydick bakarlaria, Set, Bigott eta The Whip izango dira, gauerdira arte.