Itxi

Teknoa eta trikia

Bosgarren diskoan, jolasten jarraitzen du Gosek

Gosek tecno musikan eskarmentu handiko laguntza bilatu du bostgarren diskorako, Madrilen. 54 estudioan, Spam taldeko teknikariek ekoitzi dute disko laranja.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gose taldeak bere bosgarren diskoa, laranja kolorekoa, Durangoko Azokan izango du estreinekoz salgai. Triki, tecno eta rock ukituak modu askean batu dituzte eta oraingoan soinu txikiaren pisua apur bat arinduta. Zuzenean eta ozen aurkeztu dute Bilbon, Ibaizabaletik.

Gosek tecno musikan eskarmentu handiko laguntza bilatu du oraingoan, Madrilen, 54 estudioan Spam taldeko teknikariek ekoitzia baita bostgarren hau, disko laranja, euren talde kuttuna gogoan.

Trikitiak pisu arinagoa du disko honetan, baina estreinekoz dubstep trikitia ere egiten ausartu dira DZ eta Patrol Destroyers-en laguntzarekin.

Arkaitz Blain, Anger taldeko ahotsaz gain, Eneko Barberena eta Bad F-Line ere izan dituzte laguntzaile, zenbait hitz eta kantu osatzerakoan. Laranja gosez dabilenak Durangoko Azokara arte itxaron beharko du, orduan, abendu hasieran izango baita diskoa salgai.

Bideoak (1)