Ikuskizunak
Mayumanák Arriagan emango ditu Gabonak
'Racconto' ikuskizuna aurkezten izango dira Arriagan, abenduaren 22tik 30era. Andreu Buenafuentek kontatzaile moduan parte hartzen du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Perkusioaren mundutik artea egin duen taldea, Mayumaná, Bilbon izango da abenduaren 22tik 30era, "Racconto" ikuskizuna aurkezten. 15 urte daramatzate agertoki gainean eta ikuskizun honek Andreu Buenafuenteren kolaborazioa du.
Israelgo taldeak arrakasta handia lortu du mundu osoan eta "Racconto" Estatuan ikusi daiteke lehen aldiz. Cartagenan hasi ziren urrian eta Gabonetan Bilboko Arriagan izango dira.
Taldearen jatorrietatik hasi eta gaur egunera bidaia proposatzen du ikuskizunak. "Momentun" edo "B. Juntos" ikuskizunen zatiak biltzen ditu, zati berriak sartuz. Teknologiak toki berezia du "Racconto" ikuskizunean.
Andreu Buenafuentek istorioan parte hartzen du, kontatzaile moduan, hebreeretik itzultzen lagundu du eta ikuskizunean proiektatzen diren bideoetan parte hartzen du, ikuskizunari umorea eskainiz. Dantza, zuzeneko musika eta dantza ere daude ikuskizunean.