Lehiaketa
Durangoko Azoka amaitu eta 'Bertso-derbi'ra begira
Athetic-Real Sociedad futbol derbiaren inguruan, hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehia izango da, otsailaren 22an, Bilboko BBK aretoan.
Durangoko Azokak 'Bertso-derbi' izeneko ekimena aurkeztu du. Athletic eta Real futbol taldeen arteko derbian sortzen den giroa, bertsolaritzara eraman nahi dute. Saioa otsailaren 22an izango da, Bilboko BBK aretoan.
Athetic-Real Sociedad futbol derbiaren inguruan, hiru bertsolari zurigorriren eta hiru txuriurdinen arteko lehiaizango da. Talde bakoitzak kapitain bat izendatuko du eta taldea osatukoduten beste bi bertsolariak kluben webguneetan aukeratuko dira bozketabitartez.
Athleticen kapitaina Angel Mari Peñagarikano da eta Realarena Andoni Egaña. Bi taldeen beste bi bertsolariak klubetako web-orrialdetan eta sare sozialetan egingo den bozketaren bitartez izango dira aukeratuak.
Hurrengo zerrenda honetatik aukeratuko dira:
Athletic Club: Igor Elorza, Jone Uria, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Iratxe Ibarra eta Fredy Paya.
Real Sociedad: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Agin Rezola, Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin.
Bozketa urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo da. Taldeak mixtoak izan beharko dira, beraz, bi kapitainak gizonezkoak direnez, bozka gehien izango duen bertsolaria gizonezkoa izanez gero, hirugarren ordezkaria emakumezkoa aukeratuko da. Botu gehien lortzen dituen bertsolaria emakumezkoa balitz, hurrengo ordezkaria bozketan bigarren gizonezko sailkatua izango litzateke.