Itxi

Kartela

'Lehoi'k iragarriko ditu Bilboko 2013ko inauteriak

Publikoaren botoen bitartez aukeratu dute kartel irabazlea. Otsailaren 7tik 12ra izango dira inauteriak.

Epaimahaikideak, 'Lehoi' kartelarekin. Argazkia: Proyeccion

"Lehoi" kartela izango da 2013ko Bilboko inauterietako irudia: Salveko zubia pailazo sudurrarekin eta mozorro batekin ageri da. Gainera, Bizkaiko hiriburuko hainbat sinbolo azaltzen dira, Guggenheimeko armiarma erraldoia edota Oteiza eskultorearen lana.

Cesar Nuñez Leoneko artistak egin du "Lehoi" kartela eta irabazle suertatu da Bilboko udalak egindako lehiaketan. Itziar Urtasun zinegotziak esan duenez, 7.420 boto jaso dira kartela aukeratzeko, urtarrilaren 14tik 18ra. Bilbokoak ez diren artistek irabaztea ondo dagoela adierazi du Urtasunek: "gure jaiak nazioartekoak direla ohartarazteko balio digu", esan du.

Astorgakoa da egilea eta aurreko ediziotan parte hartu du. 2010ean sei finalisten artean izan zen eta orduan ere 2.000 euroko diru-saria irabazteko finalisten artean izan zen, baina ez zuen lortu. Inauterietan "euri gehiegi ez egitea" espero du zinegotziak eta otsailaren 7tik 12ra izango diren jaira joateko gonbita egin du.

Jendeak kartel irabazlea aukeratu ahal izan du, botoen bitartez.