Erakusketa
62 pieza berri, Balenciaga museoaren bilduma berrian
Bisitariak ordena kronologikoan ikusi ahal izango ditu jantziak, eta maisuaren teknikaren bilakaera aztertzeko modua ere izango da erakusketa: 1930etik hasi eta eta 70arteko jantziak daude.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Getariako Cristobal Balenciaga museoak jostunaren 62 pieza biltegitik atera, prestatu eta ikusgai jarri ditu. "Legatu denboragabea" deitu diote, jostun handiaren teknikak erreferente izaten jarraitzen baitu gaur egun.
62 piezak osatzen dute Balenciagaren hirugarren bilduma. Bisitariak ordena kronologikoan ikusi ahal izango ditu jantziak, eta maisuaren teknikaren bilakaera aztertzeko modua ere izango da erakusketa: 1930etik hasi, eta 60ko eta 70eko hamarkadetako, maila gorena hartu zueneko, jantziak daude.
Proposamen berritzaileen artean, tunika estiloko trajeak eta baby-doll edo zaku-lerroa daude, esaterako. Erakusleihoan dauden hainbat soineko bere garaian Parisko pasarelan jarri zituenean ikus daitezke.
Erakusketa honek Parisko Balenciaga Fundazioak utzitako zortzi pieza jarri ditu; etorkizunerako apustua da Getaria eta Parisen arteko elkarlana.
Jostunak hasieran inspirazio iturri izan zuen historizismoa eta Gaztelako kapa edo torero txaketatxoa betiko geratu dira modaren historian.