Itxi

Jaialdia

Olatu Talka 'in crescendo' joango da asteburuan zehar

Altza, Egia, Easo eta kai-ingurua izango dira punturik beroenak, baina beste toki askotan ere egingo dira ekitaldiak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2013ko Olatu Talka jaialdiak Donostia eta inguruneak hartu ditu asteburu osoan zehar eta hainbat jarduera egiten ari dira.

Olatu Talkaren laugarren edizio honetan sekula baino jarduera gehiagotan parte hartu daiteke, izan ere erantzun bikaina eman diote herritarrek 2016 Bulegoak egindako deialdiari, Igor Otxoa Donostia 2016ren proiektu zuzendariak esan duenez.

Altza, Egia, Easo eta kai-ingurua dira punturik beroenak, nahiz eta beste toki askotan ere egingo diren jarduerak, oso arlo ezberdinetan bereizturiko jarduerak.

Asteburua Donostian emango duenak izango du zertaz harritu eta nola entretenitu, nonahi aurkituko baitu jardueraren bat, programa oso zabala da eta sarean ere eskura daiteke.

Olatu Talka bitartean, jarduera ezberdinetan parte hartzen ari diren guztiei gonbidatzen zaie argazkiak egin eta sare sozialetan partekatzeko.

Ostiral eguerdian Bretxa aldean hasi da Olatu Talka, herritarrak erosketak egiten ari ziren bitartean, flashmob batekin, modu xumean hasi eta egunean zehar tamaina eta garrantzia hartzen joango den ekimenarekin, hain zuzen ere.

Bestalde jaialdia amaitzeko, igande arratsalde-gau partean "Bertakoa jan, osasuntsu bizi" izeneko afarimerienda erraldoi bat egingo da Donostiako kaian, jardueratan parte hartu dutenen artean.  Dena den adi egon sare sozialei, afari-meriendarako ticket.ak eskuratzeko hainbat aukera emango baitituzte.

Ostiralean, "Errautsak Bihotzean" zuzeneko antzerki, dantza eta musika ikuskizuna jarraitu nahi izanez gero Victoria Eugenia Antzokian, bi emanaldi egingo dia, 18:00etan eta 20:00tan. Igandean, Ziklobia jarriko dute martxan.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)