Saria
Euskaltzaindia, Europar Hiritar Saria 2013
Saria Europako Parlamentuak sortu zuen 2008an. Europako baloreak sustatzen dituzten pertsonak edo erakundeak saritzea du helburu.
Europako Parlamentuak Europar Hiritar Saria Euskaltzaindiari eman dio.
Europa osoko 21 herritako 43 hautagai sarituak izan dira aurten, horien artean Akademia.
Europar Parlamentuak 2008an sortu zuen Europar Hiritar Saria. Horren helburua, Europako baloreak, hiritar guztien gizarteratzea edota Europar Batasunean dauden estatuen arteko elkarlana sustatzen dituzten pertsonak edo erakundeak saritzea da.
Saria urrian emango diote Euskaltzaindiari, hilaren 16an eta 17an, Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan egingo den ekitaldian.
PAH Hipotekak Kalte Egindakoen Plataformak ere jaso du saria.