Aurkikuntza
Bastidako gaztelua, guztioi irekia
Esparru militarraren hondarrak ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu egunotan EHUk. Bastidako gazteluaren existentziari buruz 1370. urteko dokumentu garrantzitsu bati esker jakin zen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
UPV/EHUko ikertzaileek XIX. mendeko esparru militar bat aurkitu dute Bastidako gazteluan, Ebroko harana beregain hartzen zuen esparrua lehen eta hirugarren guda karlistan erabilia izan zen
Bisita gidatuak antolatu dituzte astearte eta asteazkenean: asteartean euskaraz eta asteazkenean erdaraz. Ordutegiari dagokionez, bisita bat goizeko 11.00etan izango da eta bestea arratsaldeko 19.00etan.
UPV/EHUk agiri batetan gogorarazi duenaren arabera, Labastidako gazteluaren existentziari buruz 1370. urteko dokumentu garrantzitsu bati esker jakin zen, non Gaztelako errege Enrique II.ak Salinasko lehen konde Diego Gomez Sarmientori Labastidako hiribilduaren aginpidea aitortzen zion bere gazteluarekin. Hala ere, ikertzaileek gotorlekua zaharragoa izan daitekela uste dute, gaztelua dagoen mendixkaren oinetan Santo Cristo de Labastida ermita baitago, hiribilduko lehen parrokia eta Goi Erdi Aroan sortua izan zena.
Indusketetan Ebroko harana beregain hartzen zuen esparru militar garrantsitzu bat antzeman ahal izan da. Ikerketen arabera, eraikina, gerokotasunean partzialki desegiten joan dena, XIX. mendean hiribilduan izan diren borroka militar askotan erabilia izan da.
Gainera, makina bat material bioarkeologiko aurkitu dira (janari eta botanika hondakinak). Material hauek, Arabako Errioxako gatazka ugaritan eremua menperatu zuten militarren bizi ereduaren eta baldintzen inguruan gehiago jakiteko balio dute.