Ostiralean eta larunbatean
Blanca Portillok eta Angeles Martinek 'Fisterra' eskainiko dute Bilbon
Erredakzioa
Victor Condek zuzendutako lana garai honi buruz gogoeta egiteko aukera eskaintzen duen komedia bat da.
Bilboko Campos Eliseos antzokiak Victor Condek zuzendu eta Entrecajas Producciones etxeak ekoitzitako Fisterra antzezlana eskainiko du, ostiralean eta larunbatean. Blanca Portillo eta Angeles Martin aktoreak dira obraren protagonistak.
Fisterra lana Pontevedran abiatzen da. Antonia izeneko alargun batek taxi bat eskatuko du senarraren errautsak Finisterren botatzeko. Bidaia horretan, Paz gidariarekin elkarrizketa hasiko du.
Bi emanaldiak 20:00etan izango dira, eta sarrerek 20 eta 26 euro artean jarri dituzte salgai.