Itxi

Bizkaiko Kultur Txartela

Bizkaiko Foru Aldundiak kultura bonua kaleratu du

Erredakzioa

Hiru aukera: 32 eurokoa, erdarazko kultur produktuak erosteko; 28 eurokoa, erdarazko kultur ikuskizunetarako; eta 24 eurokoa, euskarazko produktuak erosteko eta euskarazko kultur ikuskizunetarako.

Bizkaiko Foru Aldundiak kultura bono berria kaleratuko du. Argazkia: EiTB

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Kultur Txartela kaleratu du astelehen honetan, eta abenduaren 31ra arte izango da salgai. Txartelak Kutxabank finantza-erakundearen bitartez erosi ahal izango dira, txartela baliatuz, orotarako kutxazainetan eta antzeko zerbitzuetan.

Bizkaiko Kultur Txartelak hiru kategoria izango ditu: A motakoa (32 eurokoa), erdarazko edozein kultur produktu erosteko erabili ahal izango da; B motakoa (28 eurokoa), erdaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da; eta D motakoa (24 eurokoa), euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) erabili ahal izango da.

Bizkaiko Kultur Txartelaren bidez erosi ahal izango diren kultur produktuen artean hauek daude: liburuak (salbuetsita daude testu-liburuak, ikasteko liburuak eta liburu profesionalak); musika (edozein euskarritan) eta zuzeneko musika kontzertuetarako sarrerak; zinema-produktuak (DVD eta beste euskarri batzuk), zinema-areto komertzialetarako sarrerak eta ikuskizun eszenikoetarako sarrerak (dantza, antzerkia); eta museoak bisitatzeko sarrerak.

Udaberrian, Bizkaiko Foru Aldundiak beste txartel bat kaleratuko du.