Abenduak 23
'Kantu Txikiak' haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute, Kursaalen
Patxi Santamaria aktore eta pailazoak zuzenduko du ekitaldia. Antxon Sarasuak eta bere "Bandapardela" ere Kursaalen izango dira zuzeneko kontzertua eskaintzeko.
"Kantu Txikiak" haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 23an, Donostiako Kursaalen. Ekitaldian pailazoak, txotxongiloak, jokoak eta musika izango dira.
Gozategi taldeak, Makala Jazz Funk Band eta Pettik osatuko dute festaren egitaraua.
Patxi Santamaria aktore eta pailazoak zuzenduko du ekitaldia. Antxon Sarasuak eta bere "Bandapardela" ere Kursaalen izango dira zuzeneko kontzertua eskaintzeko.
"Irrien Lagunak" pailazo taldeak Mari Kalanbre pertsonaia ezaguna eta beste batzuk ekarriko ditu eta Urtxintxa Eskolak hainbat joko didaktiko prestatuko ditu.
Bost urteko hamabost bat umek Xirula Mirulako abestiak joko dituzte eta, horrez gain, Kontukantari Txontxongiloak ikuskizuna ikusteko aukera ere izango da.