Antzerkia
'Koka-Kola eta barea' Donostian, Ez Dok Amairuri umorez begira
Erredakzioa
Ray eta Nik "showmanak", Ramon Agirre eta Inazio Tolosa, Ez Dok Amairu taldean eduki zuten tokia aldarrikatzera itzuli dira. Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira ostegun, ostiral eta larunbatean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ramon Agirre eta Inazio Agirre Ray eta Nik artisten irudikapenarekin bueltan dira oholtzetara, "Xentimorik gabe" lanaren ondoren. Oraingoan, sustraietara begira jarri dira, fikziozko artista bikotearen hastapenetara, Ez Dok Amairuren garaira.
Rayk eta Nikek kontatzen dutenez, han ibili ziren eurak ere, Mikel Laboa, Lurdes Iriondo eta Benito Lertxundirekin batera, euskal musikagintzaren abangoardian. Ez da zaila asmatzen bi kontakatiluok ahotan hartzen dituztenak egia ote diren, baina ikusleari barrea eragiteko gogoa ezin zaie ukatu bederen.
Ikuskizuna Donostiako Antzoki Zaharrean taularatuko dute, ostegun eta ostiral honetan, 20:00etan, eta sarrerak 10 eta 15 euroko prezioan eros daitezke; erdi prezioan, asteazken honetan eginez gero.