Itxi

Pintura

Bilboko museoan barna, Mikel Diez Alabak gidatuta

Erredakzioa

Mikel Diez Alabaren 33 artelan paratu dituzte Bilboko Arte Ederren museoan, "Denbora iraganez" izenburupean. Euskal artista honek azken urteetan egindako lanak dira, funtsean gaitzat paisaia dutenak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Diez Alaba 70eko hamarkadako artista nagusietakoa da, eta, gaurdanik, Bilboko Arte Ederren museora bertaratzen direnek bertan prestatutako erakusketa ikusgai izango dute.

33 koadroko erakusketan paisaiak dira nagusi, paisaia abstraktuak, kolore biziz eta pintzel kolpe leunez egindakoak. Berorietan, denboraren joana irudikatu nahi izan du aspaldidanik Menorcan bizi den margolari bilbotarrak.

Artistak berak aukeratu ditu artelanak, erakusketa osoan harmonia eraikitzeko asmoz eta ikuslea naturari buruz hausnartzera bultzatzeko. Museoko ordezkarien arabera, "konposizio atmosferikoak dira, keinu zabaleko eta kolore gardeneko teknikaz egindakoak, ekialdeko kaligrafiaren eta kutsuaren fintasuna gogorarazten dutenak, eta paisaiaren abstrakzioa eta giro surreala sorrarazten dutenak".

Munduan gertatzen ari denarekin haserre bizi dela esan du artistak erakusketaren aurkezpenean, baina ikusleak, aitzitik, bakea aurkituko du haren koadroetan.

Bideoak (1)